2019ko lehenengo saioa egin ondoren, A Ze Gazte bertso-sariketa berreskuratuko dute Getxon. Lehenengo edizioan, Imanol Uria algortarra gailendu zen, baina, aurten, beste 11 kantarik txapela lapurtzen saiatuko dira. Eta horiek izango dira: Aritz Landeta, Aitor Etxebarriazarraga, Joanes Illarregi, Josune Aramendi, Xabat Illarregi, Ander Urcelay, Gorka Pagonabarraga, Haizea Arana, Irati Alcantarilla, Ane Zuazubizkar eta Asier Alcedo. Horiekaz batera, Uriak berak ere kantatuko du zapatuan.
"Bertsozale eta ez horren zale, denontzako moduko eskaintza eder eta erakargarria izango da, eta aurreneko edizioan bezala umore eta jai girorik ez da faltako!", iragarri dute antolatzaileek.
Hala, zapatuak, hilak 21, hiru kanporaketa izango dira arrastian:
- 1go kanporaketa: 17:30, Salem taberna.
- 2. kanporaketa: 19:00, Saniko taberna.
- 3. kanporaketa: 20:30, Villamonte taberna.
Ondoren, finala izango da Azebarrin, 22:30etik aurrera.