Ekaina-uztaila kanpaina
Ekainaren 13tik uztailaren 30era 16.070 deskontu-bonu trukatu ahal izango dira: 3.520 eta 12.550, 5 eta 10 euroko deskontukoak, hurrenez hurren.
Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, kanpaina berri honek zenbait berrikuntza ditu aurreko edizioekin alderatuta:
- Deskontu-bonuak zuzenean aplikatuko dira erosketaren unean atxikitako establezimenduetan. Ez dira aldez aurretik erosi beharko.
- 5 euroko deskontu-bonua aplikatu ahal izango da 20 eurotik gorako erosketetan eta zenbateko horren multiploetan, eta 10 euroko deskontu-bonua 40 eurotik gorako erosketetan edo multiploetan.
- Erosketa bakoitzean lau bonu metatu ahal izango dira gehienez (adibidez: 80 euroko erosketa batean 10 euroko bi deskontu-bonu edo bost euroko deskontuko lau bonu aplika daitezke).
- Saltokiek ez dute inoiz eskudirurik itzuliko; beraz, erosketetan adierazitako gutxieneko zenbatekoak gainditu behar dira.
Pertsona bakoitzak gehienez bost euroko bost deskontu-bonu eta 10 euroko bost deskontu-bonu izango ditu.