Uribitakora

Berangoko prozesioa (alegoriak)

Daniel de Miguel Avecilla 2022ko mai. 17a, 14:24

Hemen duzue entzungai Daniel de Miguel Avecilla ALBEko bertsolariak maiatzeko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Gurutze Santu Legazpikua
 
Prozesioak ekarri ditu
berriro Aste Santuak;
ibilbidea, Kalbarioa,
ta Pilatoren eskuak.
Ahaztu dira, dirudienez
kutsatzeko arriskuak,
Berangon ere ikusi ditut
andre-gizon elkartuak:
Alconzakoak dira kalean
defendatzen lanpostuak.
 
Judasek Jesus saldu ei zuen
hamahiru txanponen truke.
Orain Alconza, erruki gabe,
gurutzean jarri dute.
Gauza bat esan, bestea egin,
badute hainbat bertute!
zikina dena zuria dela
sinestarazi digute.
Fariseuak gure artean
daudela esango nuke.
 
Etorriko da gu salbatzera
Jaunaren Probidentzia?
Guk sinistea hori omen da
batzuen komenentzia.
Puntadun txano baten azpian
gorde dute dezentzia?
Berangon ere sumatu dugu
Erromaren esentzia.
Konfesatuta egin dezala 
nork bere penitentzia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun