Argia Fundazioak buruko gaixotasuna duten pertsonei laguntzeko zerbitzu berri bat jarri du abian: Kabia

Erredakzioa 2022ko mai. 18a, 12:44
Argia Fundazioaren eguneko ospitalea. © ARGIA FUNDAZIOA

Kabia zerbitzuak komunitatean bizitzen jarraitzeko aukera eman gura die pertsonei, eta, gainera, aldi baterako atsedenerako plazak eskainiko ditu Argia Fundazioaren etxebizitza batean. Beste aukera bat, etxez etxeko laguntza eskaintzea izango da, gaixoen etxeetan bertan, horiek beren egunerokoa bizitzen jarrai dezaten. Zerbitzu berri horrek Getxoko Udalaren laguntza jaso du.

Buruko gaixotasun bat duten pertsonek, bakarrik edo familiagaz bizi direnek, eta horrela jarraitu gura dutenek, aukerak eta laguntzak behar dituzte pertsona guztiok komunitatean bizitzeko dugun eskubidea erabiltzen jarraitu ahal izateko. Halere, osasun-zentroek ematen dieten beharrezko euskarritik harago, batzuetan, askotariko arazoei aurre egin behar izaten diete, hala nola etxebizitza, harremanak, bizikidetza edota aisialdia. Egoera horietan, familiak edo ingurune afektiboak ezin dituzte pertsona horien premiak bete, eta elkarbizitza ahuldu egiten da. Denboragaz, gainera, arazoak areagotu egiten dira, eta ospitaleratzeak eman.

Egoera horiei erantzuteko asmoz, Kabia zerbitzua diseinatu du Argia Fundazioak. Horretan, dibertsitate funtzionala balio bat da, eta programa desberdinen sinergiak baliatzen ditu pertsonak behar zehatzei aurre egiteko laguntza espezializatuak jaso ditzan, ingurune seguru batean atseden hartzeko aukera izan dezan, gaitasunak garatu eta denbora modu esanguratsuan betetzeko aukera izan ditzan eta beste batzuekaz parte hartu eta harremanak izan ditzan, besteak beste. Horrela, ahalbidetzen da pertsona horien bizitza balioestea, eta, ondorioz, biz-kalitatea hobetu egiten da.

Kabiak bi zerbitzu mota eskaintzen ditu: etxebizitza batean aldi baterako atsedenerako plazak izateko aukera, beharrezko laguntzak izango dituena; edo etxez etxeko laguntza. Azken horretan, jasotako laguntzaren bidez, erabiltzaileak trebetasunak eta gaitasunak irabazi ahal izango ditu bere etxearen eta osasunaren zaintza eta mantentzea kudeatzeko.

Argia Fundazioa Getxoko erakunde bat da, eta 30 urte baino gehiago daramatza gaixotasun mentalaren diagnostiko baten pean bizi diren pertsonei laguntzen beren bizi-kalitatea eta gizarteak kolektibo horri buruz duen irudia hobetzen. Horretarako, Algortan Eguneko Ospitalea eta Hirukoiztar Gurasoen Ordenari lotutako Gizarte Kluba ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun