Politika munduan egindako ibilbideaz gain, Aguirre industria ingeniaritzan doktorea eta Ekonomia eta Informatika Zientzietan lizentziatua ere izan zen, eta Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan eta Deustuko Unibertsitatean irakasle aritu zen. Horretaz gain, IBM, Univac eta Ericsson enpresetan zuzendaritza-karguak izan zituen. 1985ean, Indelec sortu berriaren lehen presidente izendatu zuten, eta Robotiker Fundazioko lehendakari ere izan zen lau urtez.
Amaia Agirre Getxoko alkateak eta bere EAJko alderdikideek doluminak adierazi dizkiete Aguirreren familia eta adiskideei.