Datorren ekainaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira aurtengo Algortako San Inazio jaiak iragartzeko kartel proposamenak, tokiko jai-batzordeak iragarri duenez. Udalerriko hiru artistak aukeratuko dituzte finalistak, eta, ohi denez, herritarrek horietatik gogokoena bozkatzeko aukera izango dute, ekainaren 24an, 18:00etatik 20:00etara, Algortako San Nikolas plazako frontoian.
Irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta jaietako irudia izango da bere lana.
Oinarri guztiak, hemen.