Aurtengo lehen lauhilekoan, ezezagunek 56 edukiontzi erre dituzte Getxon, gehienak Areeta-Romo inguruan, 33; Algorta eta Andra Mari auzoetan, aldiz, 18 erre dituzte, eta 5 Neguri aldean. Iaz, urte osoan, berriz, 69 kiskali zituzten: 31, Algorta-Andramarin; 21, Areeta-Romon; eta 17, Negurin.
Suntsiketa horiek guztiek 265.000 euroko gastua eragin dio Udalari, edukiontziok birjartzeko eta inguruak urbanizatzeko. Hala ere, udal-iturriek zehaztu dute zenbateko horri gehitu behar zaiola udal-ondasun higigarriei eta ibilgailu pribatuei eragindako kalteak, "oraindik ez baitakigu zein den zenbatekoa".
Erreketa horien egileak topatzeko polizia-ikerketa abiatu dutela iragarri du Getxoko Udalak.