Udal-iturriek zehaztu dutenez, eguna normaltasunez joan da. Hala ere, "hasiera guztietan bezala", zenbait puntutan erabiltzaileen aldetik nahasmen pixka bat izan da. Gainera, gertatu izan diren "desoreka teknikoak" konpontzen ibili ziren jardunaldi osoan zehar.
Ereagan, lehen orduan akatsa eman zuten makinek tarte luzeko tarifikazioan; baina, gorabehera horren berri izan bezain laster, enpresa emakidaduna lanean jarri eta akatsa konpondu du. Hala, goiz erdirako, arazoa konponduta zegoela azpimarratu dute.