Martitzenean, 16:30ean, bizilagun batek salatu zuen zenbait gazte hurbildu zitzaizkiola, eta selfie bat aterako ziela aitzakiatzat hartuta, inguratu zuten eta, jarraian, haietako batek bularrean jo eta lepoan zeraman katetik tira egin zion. Delitua egin ondoren, gazteek Neguri alderantz ihes egin zuten, udal-iturriek azaldu dutenaren arabera.
Handik gutxira, aipatutako hareatzan lanean ari ziren udaltzainek hiru atxilotuak inguru horretan aurkitu zituzten, patruiletako batetik ihes egiten saiatuz, baina, azkenean, geldiarazi zituzten. Polizia-bulegoetara eraman ondoren, horietako bat adingabea zela egiaztatu zuten, eta haren tutoretza kudeatzen duen zentroaren ardurapean utzi zuten. Beste biak epailearen esku geratuko dira.
Atxiloketa hau Getxoko Udaltzaingoak bere hareatzen inguruan, udaren etorrera dela-eta, ezarri duen prebentzioko operatiboaren emaitza da –udaldia amaitu arte, irailaren 30a arte, indarrean egongo dena–.