Borondatezko epea ireki du Getxoko Udalak aldizkako zergak ordaintzeko

Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 12:59

Uztailaren 1era arte zabalik egongo da borondatezko epea Getxoko Udalak 2022ko ekitaldiari dagozkion aldizkako zergak ordaintzeko. Aurten, berritasun gisa, helbideratuta ez dauden ordainagiriak ere Herritarren Arretarako Bulegoetan eta Call Centerren (944 660 000) eskuratu ahal izango dira.

Hauek dira Getxoko Udalaren aldizkako ordainagiriak:

  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
  • Egoiliarren TAO
  • Ibilgailuen pasabideak espaloietan zehar
  • Kioskoak
  • Kutxazain automatikoak
  • Autotaxiak

Ekainaren hasieran ere, Udalak, postaz, helbideratu gabeko erreziboak bidaliko ditu subjektu pasiboaren helbide fiskalera. 2022. urtean helbideratuta ez dauden ordainagiriak premiaz behar izanez gero, Herritarren Arretarako Bulegoetan eskatu ahal izango dira, aurretiko hitzordua eskatu beharrik gabe.

Zergaren subjektu pasiboa izanez gero, ordainagiriak jaso aurretik, bertaratzen denak bere burua identifikatu beharko du NAN edo AIZ agiria aurkeztuz. Eskatzailea erreziboaren subjektu pasiboa ez bada, haren baimena aurkeztu beharko du Ordezkaritza Emateko Dokumentu Normalizatuaren bidez (DN190), agiri hori Udalaren web-orrian dago eskura, baita aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun