Polizia-iturriek azaldu dutenaren arabera, ustezko biktimaren senideek larderiaz egindako lapurreta baten berri eman zutenean hasi ziren gertakariak, senideek egilearen deskribapena eman zuten, modus operandiaren berri eman zuten, eta zein lekutarantz egin zuen ihes ere azaldu zuten. Une horretan, Udaltzaingoak hainbat patruila zituen inguruan, eta ikerketa hasi zuen gertatutakoa argitzeko.
Ustez kaltetua izan zen pertsona ordubete geroago agertu zen salaketa idatziz formalizatzeko, eta bertan hasierako abisuan gertatutakoen gertaera eta inguruabar berberak azaldu zituen, eta adierazi zuen delituaren ondorioz 500 euro lapurtu zizkiotela.
Egun batzuetan ikertu ondoren eta lekuko kamerak aztertu ostean, Udaltzaingoak egiaztatu ahal izan du gertakariak ez datozela bat kontatutakoagaz; une batean ere ez da antzematen egindako ustezko lapurreta, eta ikusten da pertsona hori bankuko eragiketa bat egiten ari zela inolako ezbeharrik gabe, eta eremutik alde egiten ari zela inor hurbildu gabe eta inolako aldaketarik gabe.
Horren aurrean, delituaren simulazioagatiko eginbide egokiak izapidetu dituzte (Zigor Kodean arautua), eta gertaeren berri eman diote Agintaritza Judizialari.