Omenaldia egin diote Luz Divina Arana auzokide getxoztarrari, bere 100. urtebetetzea dela-eta

Erredakzioa 2022ko eka. 8a, 17:10

© GETXOKO UDALA

Luz Divina Arana auzokide getxoztarrak jaso du gaur eguerdian Amaia Agirre alkatearen eta Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziaren bisita bere Algortako etxean, 100 urte bete dituela eta. Barakaldon jaioa, 20 bat urte eman ditu udalerrian bizitzen. Hiru seme eta bi alabaren ama, Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso ditu udal-agintarien eskuetatik.  

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun