Algortako Basagoiti etorbidean, Satistegi plazaren alde batean, aspalditik topa daiteke Caza izeneko taberna. Oraingoan, ekarritako argazki zaharra ez dugu zehazterik izan noizkoa den, baina litekeena da 60ko hamarkada ingurukoa izatea. Bada, zelan aldatu da ordutik hona inguru hori?
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!