250 enpresa baino gehiago atxiki zaizkio Getxobonoko kanpaina berriari

Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 10:24

Getxoko udalerriko 200 enpresak baino gehiagok bat egin dute Getxobonoko kanpaina berriagaz. Datorren astelehenean, ekainaren 13an, hasi eta uztailaren 30era arte iraungo du kanpainak eta 16 urtetik gorakoek trukatu ahal izango dituzte, NAN, AIZ edo pasaportearen bidez adina egiaztatuta.

Getxobonoak zuzenean atxikitako establezimenduetan aplikatuko dira erosteko unean. 20 eurotik gorako zenbatekoan 5 euroko deskontua aplikatzen da, eta 40 eurotik gorako erosketa-zenbateko bakoitzean 10 euroko deskontua. Erosketa bakoitzean gehienez 4 bonu pila daitezke.

Saltokiek ez dute eskudirurik itzuliko; beraz, erosketen gutxieneko zenbatekoa adierazitakoa izango da. Gehienez 5 euroko 5 deskontu-bonu eta 10 euroko beste 5 deskontu-bonu erabili ahal izango dira pertsona bakoitzeko aldi bakoitzean.

Informazio gehiago eta atxikitako establezimenduak hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun