Udako doako jarduerak, astelehenetik barikura, 10:30etik 13:30era arteko ordutegian izango dira 2011tik 2016ra bitartean jaiotako umeentzat, eta bestalde, datorren ikasturteko txandak (17:00etatik 20:00etara) hurrengoak izango dira: 5 eta 6 urte bitartekoentzat astelehen, eguazten eta barikuetan; 7 eta 9 urte bitarteko umeentzat martitzen, eguen eta barikuetan. Zapatuak 10 eta 11 urtekoentzat izango dira.
Izen-ematea eta baldintzei eta ikasturterako tasei buruzko informazio gehiago, hemen.