Azken urtean burututako mapak sendotu egin ditu zurrumurruen aurkako estrategiarekiko eta defendatzen dituen balioekiko atxikimenduak. Mapa tresna bizia da, Estrategiaren konpromisoekin bat egin nahi duten pertsona edo erakunde guztiek parte har dezaketelako. Mapak atxikitako erakundeari, merkataritzari edo espazioari buruzko oinarrizko informazioa ematen du eta bertan Estrategiarekin bat egiteko era desberdinak agertzen dira
Topaketako parte-hartzaileek gogoeta egin zuten, jolasaren eta antzerkiaren bidez, estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru nabarienei eta modu sotilagoan agertzen direnei ere aurre egiteko Zurrumurruen kontrako Estrategiak duen garrantziaz.