Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak uste du mahaia “ezinbesteko" komunikazio-bidea dela Getxon migratuak eta errefuxiatuak hartzen lan egiten duten elkarte eta erakunde guztien artean, modu koordinatuan jardun ahal izateko Ukrainaren inbasioak eragindako egoerari erantzuteko orduan. "Getxo herri solidarioa izan da eta izaten jarraitzen du gatazka armatuaren ondorioz desplazatutako pertsonekin, eta Udaletik familiei laguntza ematen jarraitu behar dugu, eta elkarteen arteko koordinazio-kanala izan. Gizarte Kohesioaren alorretik, erakundeek erakutsi duten interesa eta lana eskertu nahi dizkiegu, baita sarean lan egiten jarraitzera animatu ere, Getxo harreraren arloan hiri eraginkorragoa izan dadin”, azpimarratu du.
Koordinazio-mahaiari dagokionez, Diazek gaineratu du espazio horrek egonkorra izateko bokazioa duela eta eragileen arteko koordinazio eraginkorra izan gura duela gizarte-gaiei dagokienez.
Azkenengo bileran, Udaleko teknikariakaz eta politikariakaz batera, honako elkarte hauek hartu dute parte: Pertsonalde, Integrando, Gurutze Gorria, Sarekide, Sortarazi, San Nikolas zabalik, Caritas, Suspergintza, Fidias, Berdintasuna eta Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa.