Balizko suteei aurre egiteko, antolatzaileek su-itzalgailuak jarriko dituzte parte-hartzaile guztien eskura, "seinaleztatuta eta ikusgarri egongo dira", zehaztu dute Itxas Argiakoek.
Maiatzaren akabuan zabaldutako abisuaren ordez, beste bat iragarri du orain Getxoko Itxas Argia elkarteak zehazteko "soilik" toldoek bete beharko dituztela suaren kontrako ehungintzaren baldintzak (C-s3, d0). Horiek elkarteak berak banatuko ditu kuadrillen artean, eta azpimarratu du perimetroa itxi ahal izateko materialek ez dutela neurri hori bete behar izango, legeak gune itxietarako soilik aurreikusten duelako arau hori.
Balizko suteei aurre egiteko, antolatzaileek su-itzalgailuak jarriko dituzte parte-hartzaile guztien eskura, "seinaleztatuta eta ikusgarri egongo dira", zehaztu dute Itxas Argiakoek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!