Getxoko Andra Mari Eskolako ikasleek udalerriko udal-eraikinak birdiseinatu dituzte herria berdeagoa eta jasangarriagoa izateko. Proiektua ingelesez burutu dute, eta horrek aipamen berezia jaso du Espainiako Estatuko Repsol Zinkers lehiaketan. Egitasmo horren kideek azaldu dutenez, aurkeztutako diseinuakaz eraikin ekologiko, osasuntsu eta eraginkorraren onurak zabaldu gura izan zituzten. Horretarako, maketak egin zituzten, "guztiz estankoak eta grisak diren udal-eraikinak trantsizio ekologikorantz prestatuz".
Sari banaketan, Repsoleko presidentea den Antonio Brufau, Hezkuntzako idazkari nagusia den José Manuel Bar Cendón eta lurralde bakoitzeko Hezkuntza ordezkariak izan ziren beste erkidegoetako irakasle irabazleakaz batera.
Repsol Zinkers lehiaketak 34 sari banatu zituen erkidego bakoitzeko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irabazleei. Aurtengo lehiaketan, 70.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dute, Estatuko 2.000 ikastetxeren izenean.