Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak Maria Teresa Gonzalez Pola bisitatu zuten astelehen eguerdian, bere Algortako etxean, 100 urte bete dituela-eta. Asturiasen jaioa, gaztetatik bizi izan da Getxon. Bi seme eta alaba baten amak, ohi bezala, Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso zituen udal-agintarien eskuetatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!