Barikuan zabalduko dituzte Fadurako kanpoko igerilekuak

Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 10:47

Barikuan, ekainak 17, irekiko ditu Getxo Kirolak-ek Fadurako kanpoko igerilekuak. Aurten, egoera sanitarioaren hobekuntza dela-eta, ez da derrigorrezkoa izango aurretiko erreserbarik eta, beraz, harpidedunek igerilekuak erabili ahal izango dituzte 07:30etik 21:30era, irailaren 18ra arte. Kafetegiko zerbitzua, bestalde, egunero zabalduko dute 11:00etatik 20:00etara.

Udako denboraldiaren etorreragaz, halaber, Getxo Kirolak-ek gogoratu du Gobelako kiroldegia itxita egongo dela abuztuan, eta Andra Mariko kiroldegiaren ordutegia 08:30etik 15:30era eta 17:30etik 21:30era izango dela ekainaren 20tik irailaren 19ra arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun