Julio Caro Baroja institutuko DBHko laugarren mailako Gorka Santamarta ikasleak irabazi du ikasketak euskaraz egiten jarraitzera ikasleak animatzen dituen 2022ko Nahi dudalako! kanpainaren zozketaren ordenagailu eramangarria. Kanpaina, matrikulazioaren garaian, Bizkaiko 16 udalerritan, tartean Getxokoan, eta bi mankomunitatetan eraman zen aurrera, Foru Aldundiaren, Alkarbide (Bizkaiko Euskara Zerbitzuek osatuta) eta EUDELegaz elkarlanean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!