Egitasmoetan parte hartuko dutenak astean behin bildu beharko dira euskaraz aritzeko, uztailaren 1etik 31ra eta irailaren 1etik 30era. Baina, zein modutan parte har daiteke?
Berbalaguna
- Zer da?
- Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin gura duten pertsonak biltzeko programa da.
- Zertarako?
- Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
Bidelaguna
- Zer da?
- Berbalagun taldeetan bide-lagun figura duen pertsona da, jariotasunez hitz egiten duen laguntzailea (C1* maila duena). Berbalagun taldea eta egitasmoaren bultzatzaileen arteko zubia da.
- Zertarako?
- Euskaraz hitz egiteko beharra dutenak laguntzen dituzulako, euskal hiztunen kopurua handitzen duzulako, hitz egiteko gaitasunak hobetzen dituzulako, herriarekiko sare berriak sortzen laguntzen duzulako, euskal komunitatea handitzen duzulako, eragile aktibo bihurtzen zarelako...
Gurasolaguna
- Zer da?
- Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
- Zertarako?
- Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, online, parkean, terrazan… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin gura dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeakaz koordinatuta.