Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak, Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomiko arloagaz lankidetzan, abian jarri du berrikuntza teknologikoko programa bat, digitalizazio-tresnak ezartzea helburu duena, Getxoko sormen- eta kultura-industrien lehiakortasuna hobetze aldera. Enpresa horiek honako sektore hauek biltzen dituzte: publizitatea, diseinua, artea, moda, arkitektura, ikus-entzunezkoak, liburuak, musika, prentsa (egunkariak eta aldizkariak), arte eszenikoak, irratia, bideo-jokoak eta ikusizko arteak.
Programa horren helburua da ezagutza teknologikoak ematea eta Getxon gorantz doan sektore baten beharrak antzematea, "sektore hori izan baita kaltetuenetakoa pandemiaren ondoren", antolatzaileek azaldu dutenez.
Programa
Gaikuntza-proiektuak hiru fase izango ditu, eta horietan zehar parte hartzen duten enpresak tresna digitaletan trebatuko dira, eta ibilbide bat egingo dute, enpresa bakoitzak behar dituen tresnak ezartzen laguntzeko helburuaz.
Daborduko lehenengo fasea abiatu dute, eta hiru saio egingo dituzte:
Ekainak 8, “Blockchain” (obrak babesteko eta sorkuntzei balioa emateko).
Bigarren fasean, prestakuntzaz gain, enpresek banakako saioak izango dituzte, eta horietan banakako diagnostikoa egingo da, benetako beharrak antzemateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.