Udaltzaingoaren koordinazio-zentroak atzo, martitzena, goizaldeko 01:00etan, partikular baten deia jaso zuen, pertsona horrek adierazi zuen Algortako kale batean gizon bat zebilela eta bertan aparkatuta zeuden ibilgailuen barruan begiratzen ari zela.
Bertaratu ondoren, udaltzainen patruila batek ikusi zuen gizon bat hesi batzuen atzean ezkutatzen ari zela; beste patruila batek, berriz, ikusi zuen bi autok kalteak zituztela (kristalak hautsita…) eta, gainera, haietako baten barrualdea nahastuta zegoela eta gordetegia irekita zuela.
Gizona identifikatu ondoren, ikusi zuten aipatutako ibilgailu horren hainbat tresna zeramatzala, eta atxilotu egin zuten. Epailearen esku jarri dute ondarearen aurkako ustezko delitu bat eta gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta egotzita.