Kausa ezberdinei ikusgarritasuna emateko asmoz, udalerriko hainbat leku argiztatuko dituzte egunotan

Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 13:12

Areetako kaia argiztatuta. CC-BY MIKEL AGIRREGABIRIA

Getxoko hainbat leku enblematiko kolore ezberdinez argiztatuko dituzte datozen egunotan, kausa ezberdinei elkartasuna adierazteko. Horrela, Areetako kaia eta Aiboa, Arene, Portu Zaharra eta Usategiko igogailuak, ekainaren 16 eta 17ko gauetan berdez argiztatuko dituzte, hilaren 17an ospatzen den Cdkl5 Nahasmenduaren Nazioarteko Egunari ikusgarritasuna emateko. Ondoren, 18an eta 19an, aipatutako lekuak urdinez argiztatuko dituzte, Errefuxiatuen Munduko Eguna dela-eta, eta ekainaren 20an eta 21ean, berriz, berdez berriro ELAren Nazioarteko Egunagatik (ekainak 21). Azkenik, ekainaren 25etik uztailaren 2ra, aipatutako tokiak eta eraikinak kolore desberdinekin argiztatuta agertuko dira, ekainaren 28ko LGBTI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna gogoan izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun