Horrela, hiru eremuetako (2, 3 eta 4) egoiliarrek, dagokien baimena badute eta ordainketa egunean badute, astelehenetik, ekainaren 20tik, aurrera edozein gunetan aparkatu ahal izango dute. Erabaki horren bidez, udal-arduradunek aipatu dutenez, herritarren eskaerari erantzun gura izan diote. Janire Ocio Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duen bezala, “erabaki horren bidez, hiru guneetako aparkalekua orekatu nahi da, datuek erakusten baitute Areeta ibilgailuz gainezka dagoela, eta Romok eta Santa Anak, berriz, aparkatzeko leku libre gehiago dutela. Neurri horrek lagundu egingo du egoiliarren aparkaleku-presioa arintzen, eta, horrela, errotazio-eskaintza handiagoa egingo da”.
Eremukatzea zerbitzuaren gainerako erabiltzaileentzat mantenduko da; horrela, adibidez, Santa Ana inguruan aparkatzen badute eta Areetara edo Romora ibilgailuz joan gura badute, dagokion tiketa atera beharko dute berriro.
Baimendutako ibilgailu berriak
Udalak salbuespenez baimenduko ditu, ordenantzaren arabera, ibilgailu mota hauek, araudi horren 10.2 artikuluan jasotakoaz gain:
- 24 furgoi/BGMko furgoneta < 3500 kg.
- 30 turismotik eratorri
- 31 ibilgailu misto moldagarri, 10.2 artikuluan hasiera batean salbuespen izan direnak.
Kasu horiek urtea amaitu baino lehen izapidetuko den Ordenantzaren aldaketan sartuko dira.
Orain arte jasotako eskaerak dekretu bidez izapidetuko dira datozen egunetan, Ordenantzan ezarritako gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta akatsak zuzendu ondoren, halakorik balego.
Ordenantzaren 10. eta 11. artikuluetan aurkeztu beharreko baimena eta dokumentazioa eskuratzeko baldintzak hemen kontsulta daitezke.