Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak eman dio saria getxoztarrari, eta, parte hartzaileei eskerrak eman ondoren, auzotarrak animatu gura izan ditu establezimenduetan euskaraz egitera "udalerriko ostalaritzan eta merkataritzan erabiltzea oso garrantzitsua baita euskararen presentzia sendotzeko”.
Bestalde, Lorea Martiarenak Udalari eta enpresei eskerrak eman, eta azpimarratu du saria "asko disfrutatuko dut, gauza batzuk familiarekin eta beste batzuk lagunekin. Anima zaitezte Getxoko dendetan erosten!, kalitatezko produktuak dituztelako. Bertoko kontsumoa bultzatu behar dugu familia asko bizi delako horretatik. Kaishop, erosi euskaraz, erosi Getxon“.