Jardueraren helburua da pertsonen arteko eta euskal kultura eta udalerrian dauden kultur anitzen arteko zubiak eraikitzea, eta, horregatik, ohikoa denez, mendian ibiltzeaz gain, partaideek Euskal Herriko eta munduko hainbat lekutako ipuin eta kondairak partekatuko dituzte.
Bizilagunak proiektua Getxoko Udalaren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta Egizu euskara elkartearen arteko lanaren fruitua da. Gainera Ibilki elkartearen laguntza duen irteera hau doakoa da, baina aurretik izena eman behar da formulario hau betez, 622 433 085 edo 655 603 809 telefono zenbakietara deituta edota mezu baten bidez getxobizilagunak@gmail.com helbidera.