Udaren etorreragaz bat egingo dute Zubiletako jaiek

Iker Rincon Moreno 2022ko eka. 23a, 10:21

San Juan sua, artxiboko irudian.

San Juan Egunaren bezpera dugu gaur, udari ondoetorria egitekoa. Horregaz batera, Getxoko Zubileta auzoan, herritarrek euren jaiei hasiera emateko tartea izango dute gaur. Hala, arrastiko 16:00etatik aurrera, txupina bota eta ekimenez beteriko lau egunez gozatzeko aukera izango dute aste-akabuan.

Egitaraua

Ekainak 23, eguena

  • 16:00 Txupinaren jaurtiketa.
  • 16:30 Umeentzako parkea.
  • 17:30 Margo-txapelketa.
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 20:30 Txokolate-jana.
  • 21:00 Andres Isasi Musikalia Matxing Band.
  • 22:15 San Juan suaren piztea.

Ekainak 24, barikua

  • 16:30 Umeentzako espuma.
  • 18:30 Txiki festa DJ Kaktusegaz.
  • 19:30 Altxa Algortako Txalaparta Taldea.
  • 21:30 Kontzertua: La Totokera.
  • 23:15 Beltrance DJ.

Ekainak 25, zapatua

  • 12:00 Umeentzako lasterketa.
  • 13:00 Herri Kirolak.
  • 14:30 Tortilla-txapelketa.
  • 16:00 Umeentzako parkea.
  • 17:00 Igel-toka txapelketa.
  • 18:30 Euskal Dantzak eta dantza-plaza Agurra taldeagaz.
  • 20:30 Sari banaketa.
  • 21:00 Txorizo-jana.
  • 21:30 Erromeria: Sukar.

Ekainak 26, domeka

  • 12:30 Mozorro-txapelketa.
  • 16:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun