Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazek hartuko dituzte berriro ere Getxoko Kultur Etxeak eta BBK Fundazioak antolatzen duten azoka honetako saltokiak. Merkatua goizeko 10:00etan zabalduko da eta 14:30ak arte egongo da martxan.
Ohi bezala, bisitariek euskal baserriko produktu ugari erosi ahal izango dituzte San Lorentzo Egunean: barazkiak, frutak, gaztak, pateak eta ahatekiak, ogia, pastelak, eztia, txokolatea, sagardoa eta txakolina eta landare apaingarriak besteak beste, produktu ekologikoak ahaztu gabe.
Abesbatzaren kontzertua
Jaieguna borobiltzeko, bertoko Biotz-Alai abesbatzak ohiko kontzertua eskainiko du Muxikebarrin 22:00etan. Saiorako gonbidapenak Muxikebarri eta Romo Kultur Etxean jaso daitezke, uztailaren 5etik aurrera.