Datorren irailaren 24an, udagoienean, hasiko da Getxon Bertsolari Txapelketa Nagusia. Ibiltaria izango da lehia, eta, Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, Iruñean hartuko du lur finalak, abenduaren 18an. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, herrialdez herrialde, herriz herri, eragitea eta bertsolaritza sustatzea da Bertsozale Elkartearen helburua.
Getxotik abiatuta, Iruñean finala egitearen erabakia azaldu dute antolatzaileek: "Iruñerrian eragitea da asmoetako bat. Ez da asmo isolatua, Ez da asmo isolatua, Nafarroan bertsolaritza sustatzeko ahalegin handia egin du Nafarroako Bertsozale Elkarteak 1984. urtetik. Horren ondorio da, besteak beste, Nafarroako Gobernuak 2018an bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu izana".