Raspasek hiru domina irabazi ditu Espainiako Estatuko aulki mugikorreko txapelketan

Erredakzioa 2022ko eka. 30a, 12:12
Virginia Diazek urrezko domina irabazi du. © RASPAS

Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteak hiru domina lortu ditu Sevillan joan den aste-akabuan jokatutako Espainiako Arraun Olinpikoko Txapelketan, kadete, gazte, 23 urtez azpiko eta absolutuen kategorietan. Hain zuzen ere, Virginia Diazek urrea irabazi zuen, skiff-eko final absolutuan; Koxme Burutaranek, aldiz, zilarra jaso zuen, skiff modalitatean ere, 23 urtez azpikoen mailan; eta, azkenik, Kimetz Burutaran, Koxme Burutaran, Unai Mielgo eta Ander Izarra arraunlariek osatutako lauko scullak (4x) brontzea lortu zuen.

Domina-zerrenda nagusian, Getxoko taldea bederatzigarren postuan sailkatu zen, Guadalquivir 86 arraun taldeagaz berdinduta. Euskal Herriko taldeen artean, onena izan zen Raspas Estatuko lehiaketa horretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun