Uztailaren 13an

Hankaz gora jarriko dute Muxikebarri aurtengo Bertso Jaialdi Mundialean

Erredakzioa 2022ko uzt. 1a, 11:16
Algortako Bertsolari Eskolak antolatuko du Bertso Saio Mundiala © ALBE

Urtero legez, bertsozaleek galdu ezin dezaketen hitzordua egingo dute hilaren 13an Muxikebarrin, egun borretan, originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen Bertso Jaialdi Mundiala egingo baitute. Aurten, bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai kolina bertsolariek.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Muxikebarriko Ereaga aretoan, eta Unai Mendiburuk izango du emanaldia gidatzeko ardura. Gonbidapenak Muxikebarriko leihatilan, Muxikebarriko Musika Eskolako harrera-lekuan edo Romo Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun