Zine-zaleentzako hitzordurik mitikoena bueltan da Getxora: Gaurik laburrena. Hala, gaur eta bihar, hilaren 6an eta 7an, ikusleek askotariko generoetako film laburrez gozatzeko aukera izango dute Muxikebarri Antzokian. Gaurkoan, euskarazko emanaldiak egongo dira, eta, bihar, eguenean, gaztelaniazkoak, 21:00etatik aurrera. Gonbidapenak Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jaso daitezke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!