Zintzurrak bustitzeko, bakoitzak gura duen edabeagaz, eta tripak betetzeko hainbat aukera ere egongo dira: barikuko sardina-jana eta zapatuko saiheski-janagaz. Horri helduta, auzotarren abilezia gastronomikoak proban jartzeko bi aukera ere egongo dira; nork egingo ote du tortillarik edota paellarik onena? Bada, galdera horri erantzuteko, festei heldu beharko zaie!
Egitaraua
Uztailak 22, barikua
- 17:00 Puzgarriak eta jolasak.
- 19:00 Txupinaren jaurtiketa eta buruhandiak.
- 20:30 Sardina-jana.
- 22:30 Erromeria.
Uztailak 23, zapatua
- 11:00 Puzgarriak eta jolasak.
- 13:00 Show.
- 13:45 Tortilla-txapelketa.
- 17:00 Puzgarriak eta jolasak.
- 18:00 Igel-toka eta txapela-txapelketa.
- 19:00 Magia erakustaldia.
- 20:30 Saiheski-jana, Hermanos Urrutia harategiaren eskutik.
- 22:30 Disko-festa.
Uztailak 24, domeka
- 11:00 Futbol 3 Txapelketa.
- 11:30 Puzgarriak eta jolasak.
- 13:00 Paella-txapelketa.
- 17:00 Ur guda.
- 17:30 Apar-festa.
- 18:30 Herri Kirolak, erakustaldia.
- 19:30 Sarien banaketa.
- 20:00 Karaokea.
- 23:00 Zinema.
- 23:59 2022. urteko jaien amaiera.