Hiru radar finko ezarri dituzte Getxon

Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 12:18

Getxoko Udalak hiru radar finko ezarri ditu udalerrian, Makaleta Etorbidean (Fadura inguruan), Asuako errepidean (Errekagane kaleko bidegurutzearen parean), eta Zugatzarte Etorbidean. Hala ere, oraindino ez daude aktibo, eta, udal-iturriek azaldu dutenez, horiek martxan daudenean abisatuko dute. Horiekaz, asmoa da udalerri barruko abiadura muga 30 kilometro ordukoan ezartzea eta kontrolatzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun