Docando entrenatzaile gisa hasi zen Getxo CDn, Ohorezko Mailan. Ondoren, Sestao entrenatu zuen, eta horregaz Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen. Portugaleten, igotzeko play off delakoak jokatzera iritsi zen. Zornotza ere entrenatu zuen Bigarren B Mailan, eta Errege Koparako sailkatu zen. Bere azken taldea Torrelavegako Gimnastika izan da, eta, beste behin ere, taldea igotzeko play off-ean sartzea lortu zuen.
Getxokoak eskerrak eman dizkio Bizkerreri berarengan jarritako konfiantzagatik, eta, esan duenez, “gogoz eta ilusioz egiten dio aurre erronka berri honi”. Docandok azpimarratu duenez, “harrobiko lana Bizkerreren ezaugarrietako bat da. Ondo ari dira lanean, eta emaitzak pixkanaka-pixkanaka iristen dira; horrela, erreferentziazko klub gisa finkatzen dira. Iaz, klubaren eta teknikarien lanari esker, emaitza bikainak lortu zituzten. Niretzat ikaskuntza-etapa berri bat izango da, nire esperientzia ekarriko dut, eta lehen mailako talde tekniko baten laguntza izango dut”.
Bestalde, Julen Naveda Bizkerreko kirol-koordinatzaile berriak zoriondu egin du bere klubak azkar konpondu duelako Juaristiren irteera. Baieztatu duenez, “bermeak ematen dizkigun entrenatzaile bat izatea lortu dugu, esperientzia sobratua duena, eta ziur gaude klubaren filosofiarekin bat etorriko dela. Klubarentzat eta Bizkerrerentzat erronka ilusionagarria da Carlos Docando izatea eta taldean lan egitea klubaren hazkundea sendotzeko”.