Lau lagun iritsi ziren finalera: Lizarralde, Ramos, Line eta Arruti. Launa bandera lortu behar zituzten hurrengo probak eginda: 200 metroko igeriketa, orientazioa, urpekaritza, 30 metroko eskailera librea igotzea, soka bategaz salto egitea, eta, azkenik, 80 metroko jumarra gainditu.