Dekretuak Getxoko bizilagunek txakur-aisialdirako proposatutako eremu batzuk biltzen ditu, bai eta udal-talde politikoek luzatutakoak ere; hau da, laguntza handiarekin sortu da, eta helburu horretara bideratutako eremuak asko handitu dira: 202.750 metro koadro izatetik 332.052 metro koadro izatera igaro da, betiere erabilera publikoko espazioen inguruan dauden sentsibilitate desberdinak bateratzeko helburuarekin”, azaldu du Joseba Arregi Hiri Ingurumen Zerbitzuetako eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak.
Ondorioz, ez-arriskutsutzat sailka daitezkeen txakurrak solte ibili ahal izango dira 16:00etatik hurrengo eguneko 11:00etara bitartean, beti jabeen kontrolpean, hurrengo aisia-gune berrietan (125.511metro koadro):
- Zugatzarte – Pinueta – Andres Larrazabal
- San Joseren parkea
- Plentzia Hiriaren kalea
- Artaza Hoteleko parkea
- Dario de Regoyos parkea
- Arkotxa – Sarenebarri
- Marques del Real Socorro parkea
- Udaltzaingoa
- Euskal Herria, trenbidearen ondoan
- Iturribarri
- Arrigunagako ezkerreko zelaia
- Aretxondo zelaia
- Usategi parkea 2
- Kasune parkea
- Lañamendi parkea
- Gabriel Ramos Uranga parkea
- Paellen zelaia eta hilerria
Horiek lehendik zeudenei gehitzen zaizkie (202.750metro koadro):
- Txurrukako kai berria, Areetako hondartzako hareatzak.
- Portu Zaharreko betelana eta Ereaga hondartzako hareatzak.
- Arrigunaga hondartzako hareatzak.
- Gobela ibai ondoko pasealekua (Gobeloki, La Avanzada errepidetik Lexarretaraino) eta Makaleta etorbidea (Lexarretatik Salsidu etorbideraino)
- Galeako bidea (Aixerrotatik Sopelako mugaraino).
Gainera, laster, arau berri hauek beste bi gune gehiagotara (3.791metro koadro) zabalduko dira: Venancios aldeko parke berriko zati bat eta Mesedea-Pinueta aldeko berdegunea, baina gainerakoetatik bereizita, horiek mugatuko baitira itxitura perimetral bategaz eta horrek beste ordutegi bat izatea ekarri ahal izango du.
Areeta, Ereaga eta Arrigunaga hondartzak uda garaian (maiatzetik irailera, biak barne) ezin izango dira aisia-gune gisa erabili, higiene eta osasungarritasun arrazoiengatik.