Mariñe Real Zarate algortarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo Portu Zaharreko jaiak

Ander Zarraga 2022ko uzt. 18a, 17:20

Mariñe Real eta bere lagunak Matriuska kartel irabazleagaz. © PORTU ZAHARREKO JAI BATZORDEA

Matriuska izena daraman sorkuntzak irabazi du aurtengo Portu Zaharreko festen kartel-lehiaketa. Barikuan, uztailaren 15ean, erakutsi zituzten aurkeztu diren 23 lanak eta kartel irabazlea iragarri zuten; horri esker, Mariñe Real Zarate kartelaren egileak 350 euroko diru-saria eskuratu zuen. Bigarren sailkatua Elena Rodríguez Laborda izan zen Jacinta lanagatik, eta 150 euroko saria jaso zuen. Horretaz gain, gainontzeko parte-hartzaileen artean bi pertsonentzako bina otordu ere zozkatu zituzten Portu Zaharreko jai-batzordeko arduradunek; irabazleak Marga Bravo eta Irati Murua izan ziren.

Erlazionatuak

Portu Zaharreko jaiak

Iker Rincon Moreno 2022 uzt 18 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun