Bigarren saria Iranzu Arondo eta Mari Carmen Olaguerentzat izan da, Algortako etorbideko 56 zenbakiko etxean jarritako apainketagatik. Biak sarituta gertatu dira aurreko ediziotan.
Epai-mahaiak kontuan hartu ditu konposizioaren originaltasuna eta sormena, kalitatea, multzoaren harmonia eta diseinua, eta konplexutasuna.
Lehenengo sailkatuentzat 300 euroko balioko txartela izan da saria, eta 150 eurokoa bigarrenentzat, laguntzaile diren saltokietan lorezaintza-produktuengatik trukatzeko, eta baita egiaztagiri bana ere.