Getxoko Udalak, EKI Fundazioagaz lankidetzan, USB kargagailuak dituen eguzki-poste bat jarri du Ereaga hondartzan, herritarrek erabiltzeko. Elektrizitaterako sarbideak egunerokoan duen eraginaz sentsibilizatzea da helburua, eta, aldi berean, EKIk Saharaz hegoaldeko Afrikan egiten dituen instalazioen emaitzak ikustea ere, bertan eskanea daitekeen QR kodearen bidez (https://youtu.be/8WQ3AOEpjcE ).
Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak azaldu duenez, “getxoztarrak sentsibilizatzeko beste urrats bat da, besteak beste, munduan muturreko pobrezia murrizteko energia eskuragarria eta ez- kutsatzailea eskuratzeak duen garrantziari buruz (Garapen Iraunkorrerako 7. helburua) eta eguzki-energia fotovoltaikoak horretan duen garrantziari buruz. Udalak balioa eman nahi dio EKI Fundazioaren lanari; izan ere, Afrikako herrietan energia jasangarria eskuragarri izateko lan egiten du, eguzki-panelak instalatuz”.
Ekimenaren helburua eguzki-energia fotovoltaikoak garapen iraunkor globalean eta tokikoan duen paperaz kontzientziatzea da, funtsezkoa baita egiturazko eraldaketan, garapenean, jasangarritasunean, inklusibitatean, pobreziaren murrizketan (2030 Agenda) eta klima-aldaketaren aurkako borrokan. Horregatik da garrantzitsua inbertsioa mugiarazteko eta handitzeko ahalegin handiagoak egitea, txirotutako herrialdeetako ekonomietan energia berdea eskuratzeko aukera bermatze aldera.
Eguzki-postea irailaren amaierara arte egongo da instalatuta Ereagan.