Atzo goizean aurkeztu zituzte Getxoko Arraun Elkartearen egoitzan zapatuan 17:50etatik aurrera jokoan egongo diren bi banderak; Getxoko Estropaden XLIV. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia eta Getxoko XIV. Ikurrina - J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia. Ekitaldian izan ziren, Amaia Agirre Getxoko alkatea, Borja Rodrigo ACTko presidentea eta Melquiades Verduras Getxo Arraun Elkarteko presidentea.
Borja Rodrigok Getxok Eusko Label Ligako egutegian duen garrantzia azpimarratu zuen: "Aurten kirol berritasuna daukagu, estropadaren norabidea aldatzen dugula. Aurreko denboraldiekin alderatuta, portu berrira gehiago bideratu dugu".
Bestalde, Amaia Agirre alkatea pozik agertu da udalerriak "beste urte batez estropadez eta ikuskizun handi batez, gozatuko dugulako, eta ilusioz hartzen dugun ekitaldia da".