Lehen/Orain

Getxoko Txirrindulari Zirkuituaren hastapenak eta gaur egun

Erredakzioa 2022ko ira. 2a, 10:26

Argazkiak: María Peraita Tajadura eta Getxoko San Nikolas liburutegia

Joan den uztailaren 31n, domekan, izan zen 77. Getxoko Txirrindulari Zirkuitua-Otxoa Anaiak Memoriala, eta horren lasterketako hastapenak oroitzeko argazki bi konpartitu dizkigu Maria Peraita Tajadura Punta Begoña Fundazioko zuzendariak. Argazkioi esker, lasterketako txirrindulariak eta Ereaga hondartzako inguruak nolako bilakaera izan duten atzeman daiteke. Peraitak azaldu duenez, "izugarri gustatzen zait garai aldaketa ikusten delako, paisaiarena, lasterketara sartzeko moduarena, eta baita kirola eta ondare kulturala nola bateratu daitezkeen ere". Argazki zaharra 1950. urtekoa da, eta Getxoko San Nikolas liburutegiko artxiboko irudia da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun