Mikel Iturgaiz, Carlos Iturgaizen semeak PPn afiliatuta egoteagatik erasoa jasan zuela azaldu zien Itzulbatzeta/Romoko txosna-gunearen inguruan zeuden Ertzaintzako agenteei, barikuko 06:00ak inguruan. Horretaz gain, Iturgaitzegaz zegoen emakume batek defendatzera joan zela eta aurpegian eskukada bat jaso zuela ere salatu zuen.
Gertaera horiengatik, arratsaldeko lehen orduan salaketa jarri zuten Ertzaintzan. Gaineratu dutenez, biktimak erasotzaileetako bat identifikatu ahal izan zuen, eta poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Getxoko PPko bozeramaileak, Eduardo Andradek, Getxoko Udaleko talde guztiei gertatutakoa gaitzesteko eskatu die sare sozialetan, eta, horregaz batera, Ertzaintzaren aurkako kartel batzuen irudiei ere erreferentzia ere egin die.
Halaber, Iñigo Urkullu lehendakariak, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eta Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusiak ere gaitzetsi dituzte gertakari horiek, eta elkartasuna adierazi diote Mikel Iturgaitzi.