Emakume adingabe batek Getxoko Udaltzaingoaren aurrean salatu duenez, gazte talde batek sexu-abusua egiten saiatu da gaur goizaldean Algortako Portu Zaharreko jaietan. Gazteak berak poliziari azaldu dionez, 6 eta 8 gizon bitarteko talde batek inguratu du Algortako auzoan jarritako eszenatokitik gertu dagoen lorategi-gunean, aurre egin die, eta jendea zegoela eta, erasotzaileek uko egin diote eraso saiakeran, eta alde egin dute.
Bestalde, beste gazte batek, adingabea hori ere, goizaldean Portu Zaharreko jai-esparruan ziztada bat jasan duela salatu du Poliziaren aurrean. Berehala, protokolo instituzionala jarri da martxan, eta Urdulizko ospitalera eraman dute. Egindako toxikologia-probek emaitza negatiboa eman dute, eta ez zaio ziztada-arrastorik antzeman, udal-iturrien arabera.
Elkarretaratzeak
Algortako Mugimendu Feministak zabaldu duenez, Portu Zaharreko jaietan atzemandako erasoak deitoratzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, domekan, arrastiko 19:00etan, murrutzar handian. Bertan, ozen esango dute ez dutela "inolako erasorik" onartuko.