Aurten, berrikuntza gisa, telefono adimendunen erabilerari buruzko hainbat ikastaro egingo dira (oinarrizkoa, aurreratua, WhatsApp-a erabiltzen ikasteko, argazkiak ateratzen ikasteko eta abar). Hainbat tailer ere aurreikusten dira (hala nola erretiroa zelan planifikatu, memoria zelan estimulatu, mendigoizale bat zelan egin), baita museoetara bisita gidatuak, kafea lagunartean, zinema eta hitzaldiak ere (insomnioa, desfibriladoreen erabilera, dementzia…).
Interesatuek Romo Kultur Etxeko Nagusien Etxera (3. solairua) jo dezakete, 94 466 00 22 telefonora (3269 luzapena) deitu, edo mas60gehiago@getxo.eus helbide elektronikora idatzi.
Gainera, irailaren 30era arte, “Gimnasia kostaldean” jarduera mantenduko da udalerriko parkeetan, astelehenetik barikura 10:00etatik 11:00etara. Astelehen eta eguaztenetan, Txurrukan; martitzen eta eguenetan, Ereagan; eta barikuetan, La Bolan.
Hainbat jarduera fisikotan trebatzeko jarduerak ere badaude, hala nola walking futbolean, belan, pilatesen, autodefentsan… nork bere burua zaintzeko, oreka, propiozepzioa eta abar entrenatzeko.