Udalak 2023rako prestatu duen aurrekontu-jarraibideak, tasak eta zergak izozteaz gain, beste hiru ildo ere jasotzen ditu:
- “Zero Zorra”-ren egungo egoera aprobetxatzea. Horri esker, Udalak kaudimen ekonomiko handiz aurre egin ahal izango die datorren urteko ekainean hasiko den hurrengo legegintzaldiari begira aurkeztuko diren erronka eta helburu berriei. “Aurtengo ekainaren 30ean, Udalak aldez aurretik amortizatu zuen geratzen zitzaion zor guztia. Gaur egun, ez dauka zorrik. Urteetan, Getxok inbertsioak egin ahal izan ditu ekipamendu kultural berrietan, hala nola RKEn edo Muxikebarrin, banku-maileguekin finantzatuta, baina finantza-kostu nuluarekin, hau da, interesen ordainketarik gabe. Euriborraren goranzko bidearen hasierak gainerako maileguen saldoaren amortizazio aurreratua gomendatzen zuen. Hori posible izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Herriak egiten’ ezohiko fondoari esker”, Ignacio Uriarte Kontuhartzailetza Orokorreko eta Diruzaintzako zinegotzi arduradunak azaldu duenez.
- Gastu arruntaren efizientzia- eta euste-irizpideak aplikatzen jarraitzea, Legegintzaldiaren hasieratik aplikatzen ari direnak. Uriartek dioenez, “gaur egun, inoiz baino gehiago, oso garrantzitsua da kontsumo eta gastu baztergarrienak edo beharrezkoak ez direnak mugatzeko edo ezabatzeko etengabeko ahalegina egitea, txikiak izan arren, Administrazio Publikoetan ere”.
- Udalari eta haren mendeko erakundeei ematen zaizkien diru-laguntzak eraginkortasun energetikoaren hobekuntzan eta ingurumen-jasangarritasunaren hobekuntzan inbertitzea. Getxo bere proiektuetako batzuk, Legegintzaldi honetan aurreikusi eta gauzatutakoak, Europar Batasunetik datozen finantzaketagaz eta diru-laguntzakaz berrestea lortzen ari dela baieztatu du Udalak. Izan ere, 7 milioi euro baino gehiago eman dituzte daborduko; eta, gutxienez, beste hainbeste dituzte ebazteko edo eskaera izapidetzeko zain. “Energia-eraginkortasuna hobetzera, mugikortasun iraunkorra hobetzera, ingurumen-iraunkortasuna hobetzera edo gizarte-hobekuntzetara bideratutako proiektuak dira. Egikaritze- edo esleipen-fasean dauden proiektuak dira, eta horien finantzaketa aurreikusita eta aurrekontuan jasota zegoen, oso-osorik udal-funtsekin egin zitezen”, zinegotziaren hitzetan.
Beraz, Udalak azpimarratu duenaren arabera, Europako diru-laguntzak emateak bi aukera berri ematen dizkio udalerriari: batetik, 2020-2023 Legegintzaldiko Planeko jarduera-ildoak eta inbertsio-proiektuak EBk ezarritako gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuneko politika orokogaz bat datozela berrestea; eta, bestetik, finantzaketa-bide berri bat dira, 2023-2027 Legegintzaldian Getxok beste inbertsio batzuk egin ahal izan ditzan jarduera-ildo berean.