Deialdi hau getxotarrek asmatutako, idatzitako edo diseinatutako artelan artistikoak lantzen, ekoizten edo banatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta dago, baita getxoztarrek partaide dituztenei ere. Antzerki, dantza, musika, zinema, umore, bertsolaritza eta poesia proiektuak aurkeztu ahal izango dira, besteak beste, ikuskizun formatuan edo lehiaketa, ziklo edo jardunaldi modura.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.getxo.eus/kulturadeialdiak web estekan, eta proposamenak telematikoki aurkeztu ahal izango dira (Getxoko Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez) pertsona juridikoen kasuan, eta baita aurrez aurre ere, pertsona fisikoak baldin badira. Ekimen horri lotutako edozein kontsulta honako helbide elektroniko honetara bidali ahal izango da: programazioa@getxo.eus.
Kultur Etxeko teknikariek hautatuko dituzte erakutsiko diren proposamenak, honako irizpide hauen arabera: "udalerriarekiko lotura, kalitatea eta interesa, tokiko kultura-eragileen arteko lankidetza, euskararen presentzia eta erabilera eta genero-ikuspegia, besteak beste". Proposamen guztiak Muxikebarri Antzokiko aretoetan, Romoko Kultur Etxeko areto nagusian edo aire zabaleko espazio publikoetan erakusteko diseinatuta egon behar dira. Ohikoa den bezala, Kultur Etxeak bere kanalen bidez jakinaraziko ditu aukeratutako proposamenerako aurreikusitako datak, behin horiek zehaztuta.